Aizperrok ez du Orion jarraituko

Joxean Olaskoaga «Aizperro»k ez du Orioko entrenatzaile izaten jarraituko. Orioko Arraun Taldearen zuzendaritza eta Joxean Olaskoaga atzo bildu ziren denboraldiaren balorazioa egiteko, eta bi aldeek adostu dutenez, entrenatzaileak ez du bere karguan jarraituko. Klubak dioenez, aurreko postuetatik gertuago ibiltzea espero zuten eta emaitzak ez dira onak izan. Egoki baloratzen duten arren Aizperrok gazteekin egindako lana, hurrengo denboraldiari begira salto eman nahi dute.

Egindako lana eskertuz, hurrengo denboraldiari begira buru larri lanean ari direla esanez amaitu du Klubak bere komunikatua. Aspaldidanik jakina da Jon Salsamendirekin amets egiten dutela zuzendariek eta berriro ere bera da Aizperro ordezkatzeko hautagati nagusienetakoa. Olaskoagak iaz hartu zuen lehen taldearen gidaritza, baina bere bigarren etapa hau Orion nahi baino motzagoa izan da.

También te puede interesar

0 comentarios