Kobaz koba trail!!! Irteera puntuan…..Prest!

Dena prest dago hemendik 2 astetara ospatuko den KOBAZ KOBA TRAIL mendi lasterketarako. Gerturatuko zareten guztiontzako hementxe duzue EGITARAUA.

FESTA KALEAN EGITARAUA
Otsailaren 12an Zestoan
9:00tan Zaldei bidea (25km) lasterketaren hasiera
9:30tan Artzei bidea (17km) lasterketaren hasiera
10:00-etatik aurrera: Trikitilariak eta festa giroa Laranjadi plazan. Probako babesle diren
Euskolabel, Euskaber eta Naturalki-k beren produktuak eskainiko dituzte ere bertan.
10:15ak aldera lehen korrikalariak Zestoako kaleetara iristen hasiko dira. 13:00ak arte 470
korrikalariak pasako dira.
12:30 Sari banaketa. Lehenik Artzei bidea (17km) eta ostean Zaldei bidea (25km).
13:00ak aldera, sari banaketa amaitzearekin batera oparien zozketa egingo da parte-hartzaile
guztien artean
Ikusleentzat egitaraua “tiempos de paso”kin:

“Tiempos de paso”: 25km
NON PUNTU KILOMETRIKOA NOIZ
1.Irteera 0 9:00
2.Aizarna 3.2km 9:10 – 9:30
3.Santa Engrazia 6.km 9:20 – 10:00
4.Laranjadi plaza (Zestoa) 16km 10:15-11:45
5.Azkeneko mendia 18.5km 10:30-12:15
6. Helmuga 25km 11:00-13:00

“Tiempos de paso”: 17km
NON PUNTU KILOMETRIKOA NOIZ
1.Irteera 0 9:30
2.Aizarna 3.2km 9:40 – 10:00
3.Santa Engrazia 6.km 9:50 – 10:30
4. Helmuga: 17km 10:50-12:30
Lasterketaz gozatu nahi duten bisitariei, lasterketaren puntu hauek gomendatzen dizkiegu:
o Aizarna: Askoentzat herriska ezezaguna enkantuz betea. Korrikalariak azkar pasako dira
terreno laua delarik
o Santa Engrazia: Agian Lasterketako punturik ikusgarriena. Korrikalariak aldapan gora
ikusteko leku paregabea.
o Endoia: Azkeneko malda gogorra. Korrikalariak sufritzen ikusteko lekua.

You may also like

0 comments

Leave a Reply