Azkoitia-Azpeitia lasterketaren aurkezpena egin da

AzkoitiaAzpeitiaAurkezpena_content

XXIV. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren aurkezpena egin dute, gaur, Azpeitiko Hotel Loiolan. Bertan izan dira lasterketaren antolatzaileak, babesleak, eta udal eta foru ordezkariak Carmen Garcia Diego Garcia zenaren arrebarekin batera. Apirilaren 1ean izango da Azkoitia eta Azpeitia lotuko dituen proba ezaguna.

Lasterketa Julio Urkixo etorbidean hasiko da, eta abiatzen lehenak roller parte hartzaileak izango dira. Lasterketa motzak, bestalde, aurten bere V. edizioa izango du, eta bertan izena emandako lasterkarien txanda 16:45ean izango da. Azkenik, maratoi-erdia 17:00etan abiatuko da.

Ibilbidean aldaketa batzuk izango ditu aurtengo edizioak. Ibilbide seguruagoa, zuzenagoa eta altuera baxuagokoa bilatu nahi izan dute antolatzaileek aurtengo urterako. Hori horrela, Azkoitia eta Azpeitia artean ez dute errepidea moztuko, bidegorritik egingo baitute Azpeitirainoko bidea parte hartzaileek. Zumarragarako bidean, berriz, desbideratzea egingo dute. Lasterketa Elosuko bidegurutzeraino joan beharrean, Gabigune pareraino iritsiko da aurtengoan.

Urteroko filosofiari jarraituz, eliteko eta herriko atletek hartuko dute. Antolatzaileen esanetan, “nazioarteko izaera eta izaera herrikoia uztartzen dituen oso lasterketa gutxi daude gaur egun Euskal Herrian eta Europan”. Aurtengo edizioan elite mailako zortzi korrikalari izango dira Azkoitiko irteeran. “Sekula ez dira etorri gurera aurretik horrelako markak dituzten korrikalariak”, azaldu du Agustin Jimenez Azkoitia-Azpeitia lasterketako antolatzaileak. Gizonezkoetan elite mailako bost korrikalari etorriko dira, eta emakumezkoetan hiru.

Maratoi erdian 650 lasterkarik eman dute izena, eta lasterketa motzean 136 dira izena emandakoak. Iazko edizioan izandako parte hartzaileen langa gainditu du frogak dagoeneko. Izena kirolprobak.com helbidean eta Azkoitiko Plaza Berri Sport dendan eman daiteke, besteak beste, martxoaren 30era arte.

 

 

ITURRIA: MAXIXATZEN.EUS

También te puede interesar

0 comentarios