Beasain bost goleko errentarekin joango la Lorcara

IMG_0171-768x576

2. B mailara igotzeko play offetako lehenengo partida aise irabazi zuen atzokoan Beasainek, Lorca B-ri 5-0 irabazita.

Beasain KE-k partida ederra eginda, 5-0 irabazi zion atzokoan Murtziako Lorca B taldeari, 2. B mailara igotzeko lehenengo play offetako partidan. Datorren asteburuan, Lorcan jokatu beharko dute Urtzi Arrondoren mutilek itzulerako partida. Lorcak aurrera egiteko, 6-0 irabazi beharko lioke Beasaini.

Gaurko partidan, bina gol sartu dituzte Kintanak eta Jon Anderrek, eta Davi Asensiok beste bat. Harmailak jendez gainezka izan ziren Loinatz futbol zelaian.

 

ITURRIA… www.goierri.hitza.eus

También te puede interesar

0 comentarios