Ismail Razga eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi zuten T3T mendi lasterketa

T3T

T2T-ren lehen edizioan, Asier Alonsok eta Itziar Anduezak jantzi zuten txapela. Mutilen lasterketan, Asier Alonso eta Jokin Lizeaga elkarrekin helmugaratu ziren, eskutik helduta.

Tolosaldeko 3 Tontorren mendi lasterketaren laugarren edizioan Ismail Razgak iazko garaipena errepikatu zuen igandean. Oihana Azkorbebeitiak, aldiz, lehen txapela jantzi zuen. Bero handia izan zuten parte hartzaileek, eta batek baino gehiagok lasterketa utzi egin zuen.

Tolosaldeko 2 Tontorren lehen edizioan, Laida Elizegi izan zen irabazlea. Mutiletan bi garaile izan ziren helmugan, Asier Alonso eta Jokin Lizeaga. Biak elkarrekin iritsi ziren eskutik helduta. Antolakuntzak txip-ari jaramon egin eta Alonsori eman zion txapela. Podium-ean, ordea, azpimarratu zuten biak iritsi zirela elkarrekin.

SAILKAPENAK, T2T

EMAKUMEAK

1. Laida Elizegi

2. Amaiur Iglesias

3. Itziar Andueza

GIZONEZKOAK

1. Asier Alonso eta Jokin Lizeaga

3. Ion Sola

SAILKAPENAK, T3T

Tolosaldeko lehenak

Aitziber Murua eta Goar Lopetegi

23 urte azpikoetan lehenak

Ismail Razga (emakumeetan ez zen 23 urte azpikorik izan helmugan)

Beteranoak, 45 urtetik gorakoetan lehenak

Marian Rosa eta Carlos Garcia

Hernioko tarteko helmuga

Ismail Razga eta Oihana Azkorbebeitia

Sailkapen orokorra, gizonezkoak

1. Ismail Razga

2. Carlos Garcia

3. Goar Lopetegi

Sailkapen orokorra, emakumezkoak

1. Oihana Azkorbebeitia

2. Amaia Larreategi

3. Amaia Amantegi

 

 

ITURRIA: https://ataria.eus/tolosaldea

También te puede interesar

0 comentarios